XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Juan Jose Ekisoain euskalzale argia

Gizon gaztea dugu Juan Jose Ekisoain, Iruñseme euskalzale benetakoa.

Nafarroa'ko Jaurlaritzan Euskara saillan eziketa ekintzan buru dago.

Nafar euskalzale batentzat lana zoragarria.

Lengo batean alkarrizketa eukitzeko aukera eman zidan; erantzunak berriz guztiz argiak jaso nituen.

Langille amorratua dugu.

Ikastetxe Publikoetan erdiko atetik euskara sartzea dela egin dun lanik ederrena aitortzen zidan.

Ortarako Napar Jaurlaritzak, 1988'garren urtean artu zuen erabaki nagusia, baita lanean jarri 1991'garren urtean.

Etorkizunari buruz, euskara goi maillan ikusi nai luke, batez ere Ikastetxe Nagusian ondo ezarria.

Jaurlaritzaren lanik onena, euskara agintarien lanerakundetan, goitik beraño sartzea dela, aipatzen du.

Nafarroa'n zear, euskarari buruz egin den lanik onena, ikastolak sortzea deritzaio.

Egiz ikastolek iriki diote euskarari aurrera ateratzeko bidea.

Euskararen indarra, gurasoen naian eta zaletasunean ikusten du.

Oraindik aurten Iruña'n ikastoletako ikasleak eundik amasei azi dire.

Orrexek dena erraten du.

Euskarari arreta ona ematen diote gaur Nafarroa'n.

Euskarari ere aunitz laguntzen omen dio Alli Lendakariaren zaletasunak.

UPN alderdian aunitzek euskarari agertzen dioten maitasuna, gaurko aldaketa aundiaren ezaugarria da.

Nor dugu Juan Jose Ekisoain?

Iruña'n sortu zen 1954'garren urtean.

Aitona amen aldetik, Balero Larraburu, Sara'koa zeukan, era bat euskalduna.

Aitona aitan aldetik berriz, Juan Ekisoain, Elomendi mendean sortu zen; euskaraz ba zekin.

Amasei urtekin gaueskolan Iruña'n asi zen euskara ikasten.

Gero Diputaziora Xole Erbiti'k antolatzen zituen ikasketera joan zen.

Ulzama'n ere egiten zituen ariketak.

Deusto'n Izkuntz Ikastetxean iru urtez ikasketak eginta txartela edo trebetasunaren agiria lortu zuen.

Bere Biologi Jakintzan goimallako ikasketak egiñak ditu Iruña'n Opus'en ikastetxe Nagusian.

Orain doktoradua lortu du: Huarte-Arakil'en arkitutako maskordun (molusko) berezi bategaz mintzo da.

Lanaren laburpen bat euskaraz argitaratzeko asmotan dabil.

Iruña'ko Institutoan egiten zuen lana irakasle bezala, Ordizia'n lau urte egin zituen Institutoko zuzendari bezala.

Iruña'n Eziketaren Ekintzan Euskara saillan, buru ta zuzendari bezala 1988'garren urtean asi zen lanean, gaur arte.

Euskara Saillan amar laguntzalle dauzka, oyetik bederatzi Nafarrak.

Bi zatitan dauka banatua lana; bat irakasle berriak sortzeko irakaskintzekin, bertzea euskaraz irakasleei berritzeko (Birziklajea).

Azkeneko amar urte auetan bortzeun irakasle etorri zaizkie.

Euskal idazlerik maitena, Elkano'ko Joakin Lizarraga du.

Euskara Iruña ingurukoa atsegiña zaio, batez ere Xabier eta Sakramentuei buruz Lizarragak egindako liburuak.

Oso goien jartzen du baita Arturo Kampion.

Juan Jose Ekisoain egitazko euskalzale ta gizon argi onek bezalakoak egingo dute Nafarro berria.

Irakaskintzan eta sendian dago euskararen etorkizuna Nafarroa'n, berak zion.

LATXAGA